Irizar Autocar Expo azokan
Beste behin ere, Irizar Taldeak berrikuntzarako eta teknologiarako gaitasun handia erakutsi du Lyongo Autocar Expo azokan.
B28 standean, Irizarrek azken belaunaldiko bi Irizar i6S Efficient ibilgailu erakutsi ditu.
Irizar Frantziak matrikulazio-bolumen handiarekin amaituko du 2024. urte hau, bai hiri segmentuan ibilgailu % 100 elektrikoekin, hiriartekoan GNC eta bioerregai ibilgailuekin, bai III. klaseko segmentu turistikoan eta linea luzekoetan merkatuko motorizario-gama zabalenarekin (XTL/HVO edo B100, bio-GNL, diesel eta laster FCEV).
Sektore turistikoaren bilakaera positiboak filialaren salmentak bultzatu ditu, dagoeneko oso onak zirenak hiri-segmentuetan eta hiriartekoetan. Eskura dauden motorizazio eta teknologien multzoak, garapen propioarekin edo fabrikatzaileekin lankidetzan, Irizarren gamarekin konbinatuta, euskal marka ezinbesteko fabrikatzaile eta lider bihurtzen du presente dagoen segmentuetan.