Creatio Irizar Taldearen Ikerketa eta Garapen Zentroa da, eta bere xedea da ikerketa aplikaturako gaitasunak eta Taldearen garapen teknologikoa bultzatzea, bai bere markako produktuetarako bat karrozeriako osagai nagusietarako. Berrikuntzan lan egiten du epe luzerako ikuspegiarekin, etorkizuneko lehiakortasun iraunkorraren hobekuntzan eta aberastasuna eta enplegua sortzen duen hazkundean pentsatuz.
Irizar Taldeak bere estrategiaren gako gisa betidanik egin duen Berrikuntza industrialaren aldeko apustuaren emaitza da.
2009an iraultza estrategikoari ekin zitzaion, eta horrek Taldea haztea eta indartzea ekarri zuen. Markaren alde eginda, Irizar autokarren fabrikatzaile bihurtu da. Aldi berean, industria dibertsifikazioaren eta teknologiaren aldeko apustu sendoa egin zen, eta horren emaitza da bere enpresak hazteko ahalmen handia duten sektoreetan sartzea, hala nola energian, elektronikan eta komunikazioetan, eta horrek markaren estrategia aurrera eramateko behar diren soluzio teknologikoak izatea ahalbidetzen diote.
ZeEUS proiektua
Irizar izan da 2014an hirian bi autobus elektriko entregatu dituen lehen enpresa. Autobusen entrega ZeEUS europar proiektuaren baitan (Zero Emission Urban Bus System) izan da, Zazpigarren Esparru Programaren barruan, Europako Green Cars ekimenarekin bat eginda, helburua izanik autobus elektrikoen bideragarritasun ekonomikoa, operazionala, ingurumenari buruzkoa eta soziala frogatzea, hiri inguruneetako mugikortasunerako egiazko alternatiba gisa.
Tartean 42 bazkide dira, 13,6 milioi euroren aurrekontua, eta hiru urteko epea gauzatzeko. Proiektuak zero igorpeneko teknologien baliagarritasuna testatuko du klima eta orografia desberdinak dituzten Europako zortzi hiritan (Bartzelona, Londres, Paris, Varsovia, Haarlem, Stockholm, Muenster, Plzen, Bonn eta Cagliari). Irizarrentzat garrantzi handiko ekimena da, Europan lantzen ari diren programarik garrantzitsuenetakoa izateaz gain, oso erakusleiho egokia izango delako bere teknologia ezagutarazteko, eta, horrez gain, merkatua testatu eta bere produktua bera ere ebaluatu ahal izateko modua izango duelako.
EBSF2 proiektua (2014-2016)
European Bus System of the future 2, Europako Batzordearen H2020 programak finantzatuta. Xedea da autobusetako sistemen efizientzia modu antolatuan konbinatzen duten hainbat soluzio garatzea eta baliozkotzea.
ELIPTIC proiektua (2014-2016)
Electrification of Public Transport in Cities, Europako Batzordearen H2020 programak finantzatuta. Helburua da autobus unitate berriak egitea dauden azpiegitura elektrikoak eta busak optimizatzeko, energia aurrezteko eta kostua optimizatzeko.
Etorgai IEB proiektua
Irizar Electric Bus. 2012an hasitakoa, guztiz elektrikoa izango den hiriko autobusa garatzeko.
Jema eta Datikekin batera eta IK4-Vicomtech, IK4-Ceit eta Tecnalia ikerketa zentroekin elkarlanean, Irizarrek ehuneko ehun elektrikoa den eta 200 eta 250 kilometro arteko autonomia duen autobusa garatu du. Horretarako, gidatze ziklo errealetan oinarritutako power train bat garatu da, propultsiorako eta energia biltegiratzeko beharrak optimizatuz, eta ibilgailuen pisua nabarmen arinduz, egituraren material nagusi gisa aluminioa sartuta.
Etorgai IAB proiektua
Irizar Assisted Bus– 2013/2015
Gidatzea erraztuko duten gailu haptikoen garapena da funtsean.
Etorgai ieHCB proiektua- 2014-2016
Mugikortasun elektrikoko gaitasun handiko sistemen garapena.
SADE: Biltegiratze Segururako Sistemak
Proiektuaren asmoa da hirian battery-pack soluzio bat ikertzea eta garatzea, hiri barruko mugikortasunean egokierako kargak egiteko estrategiara bideratuta. Garapenak prototipo funtzional bat izango du, eta laborategian baliozkotu eta testatu beharko da.
Industria, Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak kofinantzatu du proiektua, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko 2013-2016 Plan Nazionalaren baitan. Erreferentzia (TSI-100811-2014-1).
DURABAT proiektua
2015eko Lankidetza Erronkak deialdiak finantzatutako proiektua.
“Garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerketa sustatzea”.
IZELBUS
INNPACTO 2012 deialdiak finantzatutako proiektua.
Autobus elektrikoaren inguruko ikerketa lerro bat da, zeinean Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Automobilaren Ikerketarako Unibertsitate Institutua (Insia) bankada test batzuk egiten laguntzen ari zaion Gipuzkoako zentroari, biltegiratze eta propultsio sistemen arloan. Horren baitan sartzen dira ibilbideen, elementu txertatuen eta sentsorikaren karakterizazioa, osagai bakoitzaren behar energetikoak neurtzeko, eta “operadore bati eskaini ahal izateko behar duguna trazatu, diseinatu eta dimentsionatzeko”.
iEMS
Proiektu hau Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTI) 2013an emandako proiektu bat da.
VEMTESU proiektua (2014-2017)
“Efizientzia handiko trakzio elektrikoko ibilgailuetarako plataformak, modularrak eta monoblokeak, hiri barruko zerbitzuetarako”; Industria Garapen Teknologikorako Zentroak (CDTI) finantzatua CIEN Programa Estrategikoaren bidez.
Hiri zerbitzuak emateko Irizar i2e ibilgailu elektrikoaren prototipo bat definitzea, diseinatzea eta garatzea. Trakzio elektriko iraunkorreko ibilgailua, zerbitzuan (hiri ingurunean) soilik elektrikoa den funtzionamendua duena.
AUTOMOST proiektua
“Garraio sistema dualerako gidatze automatizatua” izenburuarekin, AUTOMOST proiektua CDTIren CIEN programak finantzatu du 2016ko deialdian. Proiektu honen helburua da ibilgailuen automatizazioa ahalbidetuko duten teknologiak garatzea, hiri eta industria garraioko aplikazioetan, eta horrela efizientzia, segurtasuna eta jasangarritasuna nabarmen areagotzea.
Etorgai: B- APAIN proiektua (2015-2017)
B-APAIN: Ibilgailu industrialetarako elektromugikortasun soluzioak eta fabrikazio adimentsua.
MODELY17 proiektua (2017-2018)
MODELY17 proiektua, "Power Train osagai berriak ikertzea eta garatzea, autobusen emisioak murrizteko " izenekoa, CDTI zentroaren (Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroa) PID programak (Ikerketa eta Garapen Proiektuak) finantzatu du 2017ko deialdian.
Proiektuaren helburua da propultsio sistemen (Power Train) osagai berriak aztertzea, ikertzea eta garatzea, emisio gutxiago dituzten autobusak, gidatze ekologikoa, sendotasun handia, segurtasuna eta fidagarritasuna lortzeko.
eFLEET
HAZITEK 2016 deialdian aurkeztutako eta SPRIk onartutako proiektua, IRIZAR S.COOP, DATIK eta JEMAren partaidetzarekin. Proiektu honetan, IRIZAR Taldearen helburu orokorra da teknologiak eta estrategiak garatzea eMobility soluzioak sortu ahal izateko (autobus %100 elektrikoetan oinarritutako hirietako garraio publikoa). Soluzio modular, malgu eta eskalagarriak lirateke, autobus elektrikoen flota ertain/handien hedapen masiboa bideragarria izateko, sare elektrikoan duten inpaktua minimizatuz eta hasierako hedapeneko zein operazioko kostuak gutxituz.
HI-ADVICE
HAZITEK 2017 deialdian aurkeztutako eta SPRIk subentzionatutako proiektua, IRIZAR S.COOP, DATIK eta TRANSPORTES PESAren partaidetzarekin. HI-ADVICE proiektuaren helburu nagusia da autogurutzaldiko sistema bateratu bat garatzea, segurtasun eta eraginkortasun handia duten hiriarteko inguruneetan 2. mailako gidaritza automatizatzeko gai izango dena, segurtasun eta efizientzia handiarekin, pertzepzio sistema berri baten garapenari esker, zeinak, era berean, hiriarteko garraioa pixkanaka automatizatzea ahalbidetuko duen.
eRED-CO2 proiektua
“Karrozeria berrien garapenei lotutako CO2 emisioak murriztea” izeneko eRED-CO2 proiektua SPRIk finantzatu du, HAZITEK 2018, 2019 eta 2020 programetan.
Proiektuaren helburua da ibilbide luzeko autokar lerro berri bat lortzea, horretarako karrozeriaren eremuan jarduketak eginez aerodinamikan, pisuetan eta kontsumoetan hobekuntza lortzeko, CO2 emisioak %7,5 murriztea lortzeko.
iPOWER4.0 proiektua
“Digital-Modelled intelligent powertrain for connected electric bus” izeneko iPOWER4.0 proiektua, Irizar, Irizar e-mobility, Jema, Datik, Alconza, ITS eta Virtualwareren partaidetzarekin, SPRIk finantzatu du HAZITEK 2018 programan.
Proiektuaren helburua da ikertzea eta ezagutza sortzea autobusak fabrikatzeko prozesuen eraldaketa digitala hasteko eta produktu edo zerbitzu berriak sortzeko, ibilgailu elektrikoen hirugarren belaunaldia gauzatzeko.
HYBRIDeV proiektua (2018-2019)
HYBRIDeV proiektua, "II. klaseko autokar hibridoa, %100 elektrikoa, kontrol pertsonalizatuko moduluarekin" izenekoa, CDTI zentroaren (Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroa) PID programak (Ikerketa eta Garapen Proiektuak) finantzatu du 2018ko deialdian.
Proiektu honen helburua II. klaseko autokar hibrido berri bat garatzea da,%100 elektrikoa, osagaiak elektrifikatuz, efizientzia handiagoa eta kontrol pertsonalizatuko modulu bat lortzeko.
SAFERIDE proiektua (2019-2021)
SAFERIDE proiektua, "Segurtasuna gaur, biharko autonomiarako" izenekoa, SPRIk finantzatu du (Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia), HAZITEK 2019 programa estrategikoaren esparruan.
Proiektu honen helburua da soluzio teknologikoak ikertzea eta garatzea, gaur egungo egoeratik harago, segurtasun aktiboaren alorrean aurrerapen erradikala eragiteko. Horri esker, Irizarrek funtsezko elementuak integratu ahal izango ditu etorkizuneko gidatze autonomorako, eta 2.5eko maila autonomoa duten autobusak egitea lortuko du.
DriveMOD proiektua (2020)
“Gidatze eremuak kudeatzeko sistema automatikoa” izeneko DriveMOD proiektua SPRIk finantzatu du (Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak), HAZITEK Lehiakorra 2020 programaren barruan.
Proiektuaren helburua da gidatze eremuak automatikoki kudeatzeko sistema bat ikertzea eta garatzea, autobusa gidatzeko moduak automatikoki aldatuz funtzionatzen duena, LEZ eremuetan zehar zirkulatzeko.
iNewGen
“Autokarren belaunaldi berria premium segmentuan” izeneko iNewGen proiektua SPRIk finantzatu du, HAZITEK 2021 eta 2022 programan.
Helburua da autobus modularren belaunaldi berri bat lortzea, non segmentu desberdinek, oinarrian, plataforma komun bat izango duten, ondoren modeloa pertsonalizatzeko, hibridazioan, konektibitatean, gidatzeko autonomian, segurtasunean, erosotasunean, kontsumoetan, diseinuan eta iraunkortasunean aurrerapen teknologiko handienak izan ditzan.
e-WASTE
Proiektu honen bidez, ingurumen aldetik hondakinak biltzeko jasangarria den zerbitzu berritzaile bat eskainiko zaie hiriei, elektromugikortasunari buruzko teknika berrien ikerketan oinarrituta, eta horren emaitza kamioi hibrido berri bat izango da, algoritmo adimendunak erabiliko dituena, hiriguneen barruan funtzionamendua %100 elektrikoa izango dela bermatzeko. Gainera, irispide publikoko karga azpiegiturak inplementatzeari esker, proiektu honek jasangarritasunean, efizientzian eta energia garbiaren erabileran oinarritutako hiri garapena sustatuko du, horiek baitira Smart City kontzeptuaren funtsezko zutabeak. Halaber, proiektu honen garapenari esker, estatuan zein nazioartean ibilgailu industrial astunen kargaguneak hedatzeko behar diren ezagutzak lortuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK programa) eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako proiektua.
COACH2
“Bidaiarien errepide bidezko distantzia luzeko garraioa deskarbonizatzeko soluzioak erregai pilaren propultsio sistemaren bidez” izeneko COACH2 proiektua SPRIk finantzatu du, HAZITEK 2021 programan.
Helburua distantzia luzeko zero emisioko autokarren merkatua gidatzea da, hainbat ikerketa lan eginez, ibilgailuaren propultsio, biltegiratze eta egitura soluzioak zehazteko. Horri esker, enpresa taldeak distantzia luzeko propultsioko autokar berri bat fabrikatu ahal izango du, hidrogenozko erregai pilaren bidez.
DIGIZITY proiektua
Hiri garraioa deskarbonizatzeko, digitalizatzeko eta automatizatzeko soluzio berritzaileen ikerketa industriala, 0 emisioko autobusekin.
DIGIZITY proiektua Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatu du, 2021erako egindako ‘Automobilgintza Jasangarrirako Programa Teknologikoa’ deialdiaren bidez, Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroak (CDTI) sustatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Berrikuntzarako 2021-2023 Estatuko Planaren Berrikuntza eta Enpresa Lidergoa Katalizatzeko Estatu Programaren esparruan.
- Bazkide parte hartzaileak: AVANZA SPAIN, SL, IDNEO TECHNOLOGIES, SA, INTERNACIONAL HISPACOLD, SA, IRIZAR, S.COOP., JEMA ENERGY, SA eta TELNET REDES INTELIGENTES, SA.
- Ikerketa erakundeak: ITAINNOVA-Aragoiko Institutu Teknologikoa, TECNALIA Research & Innovation Fundazioa eta CTAG-Galiziako Automobilgintzako Zentro Teknologikoa.
LONGRUN proiektua
Irizarrek, izen handiko beste enpresa batzuekin batera, LONGRUN proiektuan parte hartzen du, ibilbide luzeko autokar eta kamioietan zentratuta. Berrikuntzak hainbat arlotan garatzen dira: propultsio elektro-hibridoak, erregai alternatibo eta berriztagarrietarako motorrak eta postratamendu sistemak, motor elektrikoak, sistema osagarri adimendunak, jatorri berriztagarriko energiaren sorkuntza eta biltegiratzea eta potentziako elektronika.
Proiektuak ikerketara eta berrikuntzara zuzendutako Europar Batasunaren Horizon 2020 (H2020) Esparru Programaren dirulaguntza du. LONGRUNen zeregin nagusia da garraio astunaren sektorean CO₂ emisioak murriztea eta, 2022tik aurrera, sektore horretan EBk CO₂ emisioetarako emandako arauak berrikusten laguntzea, emaitza ukigarriekin.
H2Truck proiektua
“IBILGAILU ASTUN BERRI BAT IKERTZEA ETA GARATZEA HIRI ZERBITZUKO APLIKAZIOETARAKO, BATERIA – HIDROGENOZ ELIKATUTAKO ERREGAI PILA UZTARTZEN DITUEN TEKNOLOGIA HIBRIDOAREKIN (H2TRUCK)” proiektua, hondakinak biltzeko eta trinkotzeko ibilgailu baten prototipoa fabrikatzeko, tona askoko txasis-plataforma baten gainean, propultsio %100 elektrikoarekin, ingurumena guztiz errespetatzen duen hidrogeno pila eta litio-ioi bateria uztartzen dituen sistema hibrido baten bidez elikatuta. Era berean, hidrogenoa konprimatzeko estazio mugikor bat garatuko da, ibilgailuaren prototipoari aukera emango diona edozein tokitan kargatzeko, eta, beraz, edozein kokapenetan lan egin eta probatzeko.
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) lagundu du diruz, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak babestu du, Automobilgintzako Programa Teknologikoaren 2021. urteko deialdiaren esparruan, Europar Batasunak finantzatutako Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan.
GEN3 proiektua
“Propultsio sistema berria, oso efizientea eta ingurumena errespetatzen duena” izeneko GEN3 proiektua SPRIk finantzatu du, HAZITEK 2021 eta 2022 programetan.
Proiektuaren helburua da autobus modelo askoz jasangarriago bat lortzea, zuzeneko eta zeharkako CO2 emisio gutxiago igorriko dituena, kontsumoa %8 inguru murriztuta, eta TCOa ere murriztuta (Jabetzaren kostu osoa, ingelesezko “Total Cost Ownership” sigletatik).
ZIBERBUS proiektua
“AUTOBUS ETA AUTOKAR SEGURU BERRIAK FABRIKATZEKO TRESNEN GARAPENA” izeneko ZIBERBUS proiektua SPRIk finantzatu du, HAZITEK 2022 programaren barruan.
Proiektuaren helburua da zibererasoen arriskuak minimizatzea, bai enpresa taldearen barneko fabrikazio prozesuetan zein produktuetan (autobusak eta autokarrak), horretarako hainbat tresna garatuz, eraso informatikoak nozitzeko aukerak minimizatu ahal izateko eta, horiek gertatuz gero, arintzeko.
HISTORENEW proiektua
Proiektu hau Eskualde Garapenereako Europar Funtsak finantziatu du. Helburua garapen teknologikoa, berrikuntza eta kalitatezko ikerketak bultzatzea da.
ZIBERBUS proiektua
“AUTOBUS ETA AUTOKAR SEGURU BERRIAK FABRIKATZEKO TRESNEN GARAPENA” izeneko ZIBERBUS proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) finantzatu dute.
Proiektuaren helburua da zibererasoen arriskuak minimizatzea, bai enpresa taldearen barneko fabrikazio prozesuetan zein produktuetan (autobusak eta autokarrak), horretarako hainbat tresna garatuz, eraso informatikoak nozitzeko aukerak minimizatu ahal izateko eta, horiek gertatuz gero, arintzeko.