Jasangarritasuna, gure funtsezko zutabe gisa
Gure konpromisoa
Etorkizuneko mugikortasun jasangarria
“Irizarren funtsezko eragile izan nahi dugu etorkizuneko mugikortasun jasangarrian. Horretarako, deskarbonizaziora, hirien elektrifikaziora eta gure ibilgailuen kontsumo eta emisioak murriztera bideratzen ditugu gure ahalegin guztiak. Argi dugu etorkizuna multiteknologikoa izango dela, eta horretarako prest gaude”.
Imanol Rego, CEO Grupo Irizar
Lehiakortasun Jasangarria
-
Elkarrizketa etengabea
Konprometituta jarraitzen dugu gure interes talde guztiekiko elkarrizketa etengabearen alde.
-
Gardentasuna
Gardentasunean, gobernu onean eta zintzotasunean aurrera egitea, horretarako gure kultura irekian oinarrituta.
-
Kode etikoa
Irizarren Kode Etikoko Gure Printzipio eta Portaera Jarraibide Etikoen hedapenean aurrera egitea.
-
GJH
Nazio Batuen 2030 Agendara hurbiltzeko prozesuan aurrera egitea, eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GIH) estrategikoki laguntzea.
Efficient gama eta teknologia berriak
Ibilgailu elektrikoak ditugu, baita teknologia hibridoa, gas natural konprimatua eta likidotua ere, eta hidrogeno ibilgailuaren prototipoekin lanean ari gara dagoeneko. Merkatuko behar guztiak asetzeko teknologia jasangarrien gama oso bat.
Gainera, diesel ibilgailuen Efficient gama dugu, kontsumoak eta emisioak %13raino murriztu, koefiziente aerodinamikoa %30 hobetu eta pisua 950 kg-ra arte murrizten duena.
Hirien elektrifikazioa
Zuzeneko zero emisio
Zarata murriztea
Energia berdearen fabrika
Zuzeneko zero emisio
Zarata murriztea
Energia berdearen fabrika
Berrikuntza Soziala gure pertsonentzat
Irizar Taldeko pertsona guztiekin konprometituta gaude, bizitza profesionalaren etengabeko prestakuntza eta garapena sustatuz. Kooperatiba gisa, pertsonak beti egon dira gure jardueraren erdigunean, eta komunikazioa, konfiantza eta enpresaren kudeaketan eta emaitzetan parte hartzea dira, hasieratik, gure jarraibidea.
Gure Berrikuntza Sozialeko proiektuak kontziliazioan, berdintasunean, aniztasunean eta inklusio sozialean jartzen du arreta. Erreferente bihurtu nahi dugu benetan axola duen horretan.
Zirkularrak gara
Izir, gure ekonomia zirkularreko marka
2019az geroztik, gure ekonomia zirkularreko produktuen marka propioa dugu, Izir, Irizar Zirkularra, gure ekoizpenaren soberakinei bigarren bizitza bat emateko. Produktuen katalogoa, moda jasangarria, aisialdirako espazioak eta askoz gehiago!
Gure nazioarteko jarduera esparrua
Nazio Batuen Mundu Itunera atxikita gaude 2013tik, eta urtez urte Mundu Itunak aldarrikatzen dituen 10 printzipioekin dugun konpromiso sendoa berritzen dugu, horiek inspiratzen gaituztelako gure jarduera arduratsuan aurrera egiteko, eta arriskuak hobeto kudeatzen laguntzen digutelako.
2018an hasi ginen hurbiltzen Nazio Batuen 2030 Agendara eta 17 Garapen Jasangarrirako Helburuetara (GJH). Harrezkero, gure estrategian eta kudeaketan txertatzen dugu GJHak lortzeko egiten dugun ekarpena.
Horrez gain, Mundu Itunaren Espainiako Sareko kideak gara.