Skip to main content

Etorkizuneko mugikortasun iraunkorra

Irizarren funtsezko aktorea izan nahi dugu etorkizuneko mugikortasun iraunkorrean. Horretarako, gure ahalegin guztiak deskarbonizazioan, hirien elektrifikazioan, eta gure ibilgailuen kontsumoak eta isurketak murriztean bideratzen ditugu.

Karga-soluzioak

Karga aukera elkareragile desberdinak eskaintzen ditugu bezeroek dituzten baldintzatzaileei erantzuteko, bai potentzia mugari dagokionez, baita espazio eta eragiketa murrizketei dagokienez ere.

Karga kotxetegietan

Errazena eta tradizionalena da, non konbo 2 konektore bat eskuz edo automatikoki ibilgailura konektatzen den pantografo baten bidez. Ibilgailuak potentzia txikiagoetara kargatzeko aukera ematen du, eta 50 kW-tik 150 kW-ra dago eskuragarri, outdoor zein indoor modeloetan. 

Pantografoa kotxetegietan

Kotxetegietan karga geldoa erabat automatizatzeko aukera, aparkalekuen gainetik instalatutako pantografoak (bottom up zein top down) martxan jarriz, eta hartara operadore batek eskuz konektatzen du korrontera.

Karga adimenduneko sistema

Irtenbide pertsonalizatua da, kotxetegiko karga baldintza/murrizketa guztiak eraginkortasunez kudeatzen dituena. Flotak dituen karga beharrak identifikatzen ditu, horrela eskatutako potentzia osoa optimizatzeko.

Pantografoa sabaian

Ibilgailuaren sabaian instalatutako mekanismo artikulatua, eta kargagailuari konektatutako eta egitura edo zutabe egokitu batean kokatutako ganga bat. Ibilgailuak bateriak kargatu behar dituenean, pantografoaren besoa luzatu egiten da, eta konexio egokiak ezartzen ditu.

Pantografo alderantzikatua

Pantografoaren zati mugikorra karga azpiegituraren zutabean integratuta geratzen da. Ibilgailuak pieza osagarri bakarra behar du kargatu ahal izateko. Ibilgailua minutu gutxitan kargatzen da.