1889tik berritzen
Creatio
Etorkizun multiteknologiko baterako prest
Ibilgailu gama oso bat dugu, horien artean ibilgailu %100 elektrikoak, ibilgailu hibridoak, dieselak, HVO eta biogas naturala (GNK eta GNL). Gainera, hidrogeno ibilgailuaren lehen prototipoa proba fasean dago dagoeneko.
Etorkizuneko erronkak gustuko ditugu, eta, horregatik, hiriarteko autobusak eta distantzia luzeko autokarrak elektrifikatzeko lanean ari gara dagoeneko (II. eta III. klaseak).
Efficient gama
Kontsumoak eta emisioak %13 murriztea
Hirien elektrifikazioa
Mugikortasun jasangarrian eskaintzen ditugun soluzioak gure hiriak eta planeta ari dira eraldatzen dagoeneko. Emisio kutsatzailerik gabe, zaratarik gabe, efizientea eta irisgarria.
- Zuzeneko zero emisio. Irizarren autobus artikulatu %100 elektrikoari esker, urtero 120 tona CO2 gutxiago igortzen dira atmosferara.
- Zarata murriztea. Teknologia elektrikoak, halaber, errekuntza motorraren zarata desagerrarazten du, eta, beraz, kanpoan ez du zaratarik ateratzen ez gelditzean ez martxan jartzean (0dBA). Zirkulazioan, Irizar ie bus-aren zaraten emisioa %20 murrizten da.
- Energia berdearen fabrika. Irizar emobilityk kontsumitzen duen energia guztia Araban dagoen energia fotovoltaikoko zentro batek ekoizten du, eta, ondorioz, energia erabat jasangarria erabiltzen duen Europako lehen lantegia da.
Baterien bigarren bizitza
Baterien bigarren bizitza bat eskaintzen dugu, Ibil etxearekin dugun lankidetza hitzarmen bati esker, gure autobus elektrikoetan instalatzen ditugun bateriak berrerabiltzea ahalbidetzeko autobusetan bizitza baliagarriaren zikloa osatu ondoren, energia biltegiratzeko elementu gisa, eta berdin aplikazio horri lotutako potentzia elektronika ere, Ibil garatzen ari den karga azpiegituretan.