Skip to main content

Produkzio instalazioak

Taldea zazpi markak osatzen dute eta haien produkzio jarduera 13 lantegitan gauzatzen dute. Lantegiak Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan daude. Gainera I+G zentroa du, luzerako ikuspegia duena bere produktu eta sistemen ikerketa aplikatuan eta garapen teknologikoan.

Irizar HQ

Irizar 1889. urtean sortu zen. Gaur egun 6 herrialdetan autobusak eta autokarrak ekoizteko lantegiak dituen enpresa proiektu bat da, eta 90 herrialde baino gehiagotan dago 5 kontinenteetan. Egoitza nagusia Ormaiztegin dago, Gipuzkoan, Creatio bere I+G zentroa bezala.

Irizar Maroc

1997an sortu zen, joint-venture moduan, autobusen eta autokarren sektorean presentzia handia zuen bertako bazkide batekin batera.2002ko apirilean Irizarrek Irizar Marocen partaidetzaren %100 eskuratu zuen. 2008an Marokoko lantegi berria inauguratu zen Skhirat herrian.

Irizar Taldeko enpresak

Irizar

Diesel, biogas, gas natural, hibrido, biodiesel eta HVO autokarrak, hiri ingurukoak; ibilbide ertain eta luzekoak; ohiko zerbitzuak, diskrezionalak eta Premiumak.

Irizar e-mobility

Hiri barruko autobus eta ibilgailu %100 elektrikoak, zero emisiokoak, karga azpiegiturak eta konektibitatea.

Hispacold

Klimatizazio sistemak autobus, autokar eta trenbideko ibilgailuentzat.

Masats

Ate elektriko eta pneumatikoen, anden ateen eta MUPen jasogailuentzako osagaiak eta sistemak errepideko eta trenbideko garraiorako.

Alconza

Iman iraunkorren motor elektrikoak eta sorgailuak itsasoko sektore, sorkuntza hidrauliko eta industrial eta elektromugikortasunerako.

Jema

Potentzia elektronika, smart gridak, zentral fotovoltaikoak, eguzki zentralak, multiplexatua, I+G proiektu elektronikoak eta HMI.

Creatio

Taldearen ikerketa eta garapen zentroa, bere ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikorako gaitasuna areagotzeko sortua.