Skip to main content

Zure autokarraz disfrutatzea nahi dugu

Diseinua da Irizarren ezaugarri nagusietako bat, markaren ikonoa

Aurrealde erasokorra

Aurrealdearen diseinua V formako altzairu herdoilgaitzezko pieza erakargarriak eta full LED faroek definitzen dute. Irizar gama definitzen duen ukitu garbia, futurista.

Atzealde nabarmenagoa

Atzealdea ere benetan erakargarria da. Itxura erasokorra eta indartu egiten da V formako bereizgarri berriarekin.

Integrazio harmoniatsua

Lerro nabarmenagoak eta erasokorragoak autokarren alboetan, kanpo itxura sendoa eta aldi berean dotorea azpimarratuz.

Bidaiatzearen plazera

Murgildu esperientzia sentsorial paregabe batean

Barrualdea

Irizar autokarretan bidaiatzea, esperientzia paregabea zentzumenentzat. Gure helburua da autokarrean sartzean ongizate sentsazioa sortzea eta bidaiaren amaieran oroitzapen ezabaezina uztea bidaiarien gogoan.

Ezaugarritzen gaituen mimo finaren bidez, erosotasunik handiena eskaintzen dugu bidaiari guztientzat.

Irizar eserlekuak

Begietarako dotoretasuna baztertu gabe, garapenean beste kontzeptu batzuek izan dute lehentasuna, hala nola erosotasunak, funtzionaltasunak eta egokitzeko gaitasunak. Gure eserlekuek, ergonomia printzipioak errespetatzeaz gain, hainbat elementu gehitzen dituzte konfigurazioan: 3 puntuko uhalak, monitore integratuak, mahaitxoak, esekitokiak, heldulekuak...

Gidariarengan pentsatzen

Aurreko panelaren espazioa gidariaren erosotasunean eta ergonomian pentsatuta diseinatuta dago. Elektronika erdiko kontsolan integratuta egoteak, aginteetarako irisgarritasunak, ikuseremu zabalagoak eta erlojuen koadro birtualak aukera ematen diote gidariari ibilgailuarekin interakzioan aritzeko.