Irizar Busworld azokan
Irizar Taldeak bere marka, teknologia eta iraunkortasun estrategiaren aurrekaririk gabeko erakustaldia egin du autobusen eta autokarren nazioarteko Busworld azokan, 2019ko urriaren 18tik 23ra. Autobus eta autokar gama osoa aurkeztu du: integralak, hibridoak, elektrikoak eta bere etorkizunerako giltzarri diren hainbat eta hainbat berrikuntza teknologiko.
Irizar Taldeak aurten 130 urte betetzen ditu eta geroz eta sendoago dago. Gainera, erabakimenez jarraitzen du irtenbide eta zerbitzu berriak garatzen, etorkizun iraunkorragoa bermatzeko ekonomikoki, sozialki nahiz ingurumenari dagokionez.
Azoka guneko 6. hall-ean, azken belaunaldiko sei ibilgailu ikus daitezke 2.000 m2 dituen 636 zenbakiko standean: Irizar markako bi unitate integral (Irizar i8 eta Irizar i6S), autokar hibrido bat (Irizar i4 berria) eta bi autobus elektriko (ie bus berria eta ie tram). Ibilgailu hauek guztiek berrikuntzak dituzte irisgarritasun, segurtasun, teknologia eta iraunkortasun gaietan.
Berrikuntza hauen guztien aurkezpena, primizian, Irizarren standean izango da urriaren 18an, ostiralean, 11:30ean. Batetik, Irizar Taldearen posizionamendua ikusaraziko da bidaiarien garraioko segmentu guztietan, bai lineaz kanpoko garraioan bai publikoan, hiri barrukoan, hiri artekoan nahiz ibilbide luzekoan, eta argi geratuko da mugikortasun iraunkorraren sektorean erreferente dela. Eta bestetik, gizartearekin duen konpromisoa erakutsi ahal izango du, bai eta bezeroei balio erantsi handiko zerbitzua eskaintzeko duen konpromisoa ere, diseinua, pertsonalizazioa, segurtasuna, kostu operatiboa, etorkizuneko teknologia eta iraunkortasuna bezalako gai garrantzitsuetan.
Busworld izan da, baita ere, bere 130. urteurrena ospatzeko lekua. Dantza, ikus-entzunekoak eta zuzeneko musika konbinatuz markaren esentzia jasotzen duen ikuskizun baten eszeneratze bikaina egin zuen bertan. Ospakizun hori operadoreei helarazteko, 130 serie mugatua jarri ditu haien esku. Serieak balio handiko ekipamendu sorta bat dauka aparte operadoreentzat, Irizar i8 eta Irizar i6S autokar modeloetan.
[icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]