Irizar Euro Bus Expo azokan
Beste behin ere, Irizar Taldeak berrikuntza eta teknologia gaitasun handia erakutsi du Birminghameko Euro Bus Expon.
V19 standean Irizarrek azken belaunaldiko hiru Irizar ibilgailu erakutsiko ditu: Irizar i8 bat, belaunaldi berriko Irizar i6S Efficient bat eta Irizar ietram ibilgailu elektriko bat. Guztiak Erresuma Batuko errepideetan izango dira azokaren ondoren.
Irizar UK-k bere arrakasta sendotu du
2024an Erresuma Batuan bere urterik onena lortu ondoren, Irizar etorkizuneko arrakasta eraikitzen ari da Blythetik gertu dagoen egoitza berriaren garapenarekin, Nottinghamshire iparraldean.
Kokalekua 2018an eskuratu zen, baina Brexitaren ondoriozko ziurgabetasun ekonomikoek proiektua bertan behera utzi zuten, eta egutegian are eragin handiagoa izan zuten Covidaren ondorioek. Hala ere, 2023an merkataritza jarduera positibo batera itzultzeak, 2024a errekor urte bat izateak, eta 2026ra arte eskaera zorro sendoak izateak, proiektuarekin aurrera jarraitzea ahalbidetu diote Irizarri.
1,2 hektareako lursailean kokatuta dagoen proiektuaren nukleoan autokarren erakusketa eta entrega gelak, bulegoak eta autokarretarako aparkaleku zabala egongo dira. Aurkeztutako plangintza eskaerarekin eta kontratista nagusien aukeraketarekin, 2025eko laugarren hiruhilekoaren hasieran instalazio berrietan egotea du helburu Irizarrek.
Proiektuaren garrantziaz hausnartzean, Andrew Blundellek, Irizar UK-ko Zuzendari Nagusiak honela zioen: "mugarri garrantzitsua da Irizarrentzat Erresuma Batuan. Negozioaren eboluzioan trantsizio fase giltzarri bat lortu dugu, eta gure instalazioetan inbertitzeak Erresuma Batuko merkatuan dugun posizioa are gehiago hobetzeko gaitasuna emango digu».
"Autobus eta autokarren fabrikatzaileei eragiten dieten Covid osteko turbulentziak direla eta, bezeroek inbertsio garrantzitsu hori Erresuma Batuko merkaturako ditugun asmoekiko epe luzeko konpromiso gisa ez ezik, Irizarren egonkortasunaren eta erronkei aurre egiteko eta epe luzean zentratuta egoteko duen gaitasunaren isla gisa ere ikusi behar dute. Konfiantza dugu Erresuma Batuan eta gure bezeroekin kunplitzeko konpromisoa».