Irizar Expobusen
Aurten ere Expobus Azokan (Silleda) gaude, bi Irizar i6S Efficientekin
240 m2-ko gure standean bi Irizar i6S Efficient erakutsiko ditugu: 13m-ko bat bertsio integralean eta 14m-ko beste bat Volvo B13 txasisaren gainean, eta, gainera, 13m-ko beste Irizar i6S Efficient bat MANen standean eta Volvo B13 bat Volvoren standean.
Ibilgailu horiek guztiek kamera digitalen sistema dute, Galiziarako ekoitzitako Irizar i6S Efficient-gehienek bezala. Gainera, datozen hilabeteetan autonomia erkidegoak Irizar i6S Efficient unitate gehiago izango ditu errepideetan.