Skip to main content


Irizar Hidrogenoaren Euskal Korridorean: BH2C


Irizarrek, energia- eta ekonomia-eredua aldatzen lagunduko duen ekimen honetan parte hartzen du. Helburua argia da, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egitea. Industriaren aldeko apustua da, Euskadin Petronor-Repsolen eskutik sortu dena, eta ekonomia suspertzea ekarriko du. Hidrogenoaren Euskal Korridorearen ekimenak asmo handiko helburuak ditu eta 1.300 milioi euroko inbertsioa egingo du 2021-26 urteen artean. Epe horretan, 1.340 enplegu zuzen eta 6.400 induzitu sortzea aurreikusi da. Gaur egun, hidrogenoarekin lotutako 34 proiektu aurkeztu dira, ekitaldi bakoitzean 1,5 milioi tona CO2 isurtzea saihestuko dutenak. Ekimena astelehen honetan aurkeztu dute Bilboko Euskalduna Jauregian, parte hartu duten 78 erakundeen sinadurarekin, Irizar tartean. Ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea, Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentea eta Jose Ignacio Zudaire proiektuaren koordinatzailea izan ziren, besteak beste.