Skip to main content


Irizar i6ren 5.000. unitatearen entrega Autocares Julià enpresari


Irizarrek bere i6 autokar modeloaren 5.000. unitatea entregatu dio Autocares Juliá enpresari, Ormaiztegin dituen instalazioetan egindako ekitaldi batean. Irizar i6 modeloaren 5.000. unitatea 13 metro luze da bertsio altuenean, 450CV-ko DAF motorduna, i6 modeloko 59 eserlekurekin, USB harguneekin eta ibilgailu honek seriean dakartzan ekipamendu teknologikoekin. 2009an aurkeztu zen Irizar i6 modeloa eta harrez gero sendotzen joan da lider gisa, ibilbide ertain eta luzeko lineetarako eta eskatu ahalako zerbitzurako sektorean. Orain arteko 5.000 unitateetan Irizar i6ak zerbitzu paregabea, modernoa, segurua eta fidagarria eskaini du eta erabiltzaileentzat erosotasun handikoa. 1933an sortu zen Autocares Julià eta Grupo Juliàko bidaiarien garraiorako enpresa da. Taldea Espainiako enpresa talde nagusietako bat da turismo zerbitzu globaletan eta mugikortasunean.  260 autokar eta minibus baino gehiago ditu, erosotasun eta segurtasun prestazioa guztiekin eta batez beste 4 urte baino gutxiagoko antzinatasunarekin.  Autocares Juliàk gaur egun 2.500 bezero baino gehiagori eskaintzen dizkie zerbitzuak bidaiarien lineaz kanpoko eta ohiko garraioan. Beste behin ere, lankidetza urte askoren ondoren, talde katalanak Irizarrekiko leialtasuna erakutsi du ibilgailu integral berezi eta enblematiko hau bereganatzerakoan.