Skip to main content


Irizar i6S Efficient modeloa merkaturatu da, Irizarren historiako autokarrik efizienteena


Irizar i6S autokar modeloaren belaunaldi berri bat aurkeztu du Irizarrek, efizienteagoa, jasangarriagoa eta errentagarriagoa. Irizar i6S berriarekin murrizketak izan dira kontsumoetan eta emisioetan (%13ko jaitsiera), pisuan (950 kg) eta koefiziente aerodinamikoan (%30). Horrela, azken belaunaldiko ibilgailu bihurtu da, operadoreei efizientziarik handiena eta bidaiariei esperientziarik onena eskaintzeko diseinatua, eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duena.   Koefiziente aerodinamikoa %30 hobetzen du Errendimendu aerodinamiko bikaina edukitzea da autokar belaunaldi berri honen gakoa. Ibilgailuaren aurrealdearen zati bat eta sabaia aldatu egin dira. Gainera, haizetakoaren kurbaduran lan egin da, baita aurreko gainerako beiretan ere, airearen erresistentzia ahalik eta txikiena izateko. Gainera, Irizar i6S Efficient-ek atzerako ispiluen ordez ikusmen digitaleko kamerak jartzeko aukera eskaintzen du, edozein baldintza meteorologikotan angelu handiko ikuspegia emateko helburuarekin. Aldaketa horiek hobekuntzak dakartzate gidariaren zuzeneko eta zeharkako ikuseremuan.   Pisua 950 kg murriztera iritsi da Beste erronka nagusietako bat pisua murriztea izan da. Osagai bakoitzaren pisua aztertu eta murriztu da, eta ibilgailuaren pisua birbanatu da, osagaion banaketa hobetzea helburu. Erresistentzia handiko altzairuak eta material konposatu arinagoak erabili dira, material estruktural tradizionalak ordezkatzen dituztenak. Berrikuntza horiei esker, bidaiarientzako espazioa handitu egin da, ergonomia eta erosotasuna hobetuz. Gainera, zarata eta bibrazioak gutxienekora murriztu dira. Era berean, gidariaren postua berriz diseinatu da, erosoagoa eta ergonomikoagoa izateko eta ikuseremu zabalagoa eskaintzeko. Hispacold-en klimatizagailuen gama esklusibo berria trinkoagoa, arinagoa eta efizienteagoa da. Horrekin guztiarekin, Irizar berrian bidaiatzeko esperientzia erosotasun mailarik gorenera igo da. Autokar adimenduna I6S Efficient autokar efizientea, konektatua eta segurua da, etorkizuneko mugikortasun jasangarrirako diseinatua. Arkitektura multiplexatu berria eta komunikazio protokolo berria dauzka, autodiagnosi zerbitzuak denbora errealean eskaintzen dituztenak. Irizar teknologiak mantentze lan prebentiboak eta online monitorizazioa ahalbidetzen ditu urrutiko diagnostikorako. Datik-ek garatutako konektibitate sistemei esker, ibilgailuaren erabilerari buruzko datu eta estatistika guztiak hodeian gordetzen dira errentagarritasuna maximizatzeko, ibilbideen plangintza optimizatzeko eta mantentze kostuak minimizatzeko. I6S Efficient autokarrak istripuak prebenitzeko segurtasun aktiboko sistemarik aurreratuenak eskaintzen ditu. Gainera, ibilgailuaren egitura indartu egin da, tortsioari, flexioari eta aurrez aurreko talkari emandako erantzuna hobetuz, eta horrela segurtasun pasiboa handituz. Gidariaren ikuseremua handitu eta hobetu egin da, eta, gainera, kamera digitalen sistemak ikuspegi panoramikoa eskaintzen du baldintza eta egoera guztietan, gaua izan nahiz euria egin. Elektronika erdiko kontsolan integratu izanak, aginteetarako irisgarritasunak eta erloju birtualen koadroak aukera ematen diote gidariari, halaber, ibilgailuarekin interakzioan jarduteko, informazio guztia azkar lortzeko eta entretenimendu eta erosotasun sistema administratzeko.   Azterketa eta saiakuntza aerodinamiko zorrotzak i6S Efficient modeloa, Irizar autokar eta autobus guztiak bezala, diseinu, material, osagai eta ekoizpen prozesuekin loturiko teknologia aurreratuenetatik abiatuta sortu da. Munduko ikerketa aplikatuko institutu ospetsuenetako batean neke saiakuntzak eta iraunkortasun probak egin dizkiote, fidagarritasuna eta kalitatea bermatzeko. Simulagailuekin egindako azterketa eta saiakuntza aerodinamiko zorrotzek eta zirkuitu errealetan egindako neurketek agerian utzi dute koefiziente aerodinamikoa ikaragarri hobetu dela (%30) eta kontsumoak eta emisioak %13 murriztu direla. Proba zorrotz horien bidez, i6S Efficient autokarra merkatuan kontsumoen eta jasangarritasunaren erreferentzia bihurtzen duten emaitzak bermatu dira.   Egokitzapen maximoa Beti bezala, Irizarren merkatu eta bezero bakoitzaren eskaera espezifikoetara egokitzen gara, eta aukera ematen dugu ibilgailua ezin konta ahala konfiguraziorekin pertsonalizatzeko, hala ezkerrean nola eskuinean gidatzeko. Irizar i6S Efficient autokarra dieselerako, biodieselerako, gas naturalerako eta biogaserako prestatuta dago, eta etorkizuneko zero emisioko modeloetara egokitzeko diseinatuta dago. 2022an zehar herrialde bakoitzean aurkeztuko dira merkatu bakoitzerako bertsioak. Horrela, Irizarrek konpromiso sendoa erakusten du bezeroekin eta gizartearekin. Izan ere, balio erantsi handia eskaintzen die produktu eta zerbitzuei dagokienez, baina diseinua, pertsonalizazioa, segurtasuna, fidagarritasuna eta jasangarritasuna bezalako gai garrantzitsuak ahaztu gabe.