Skip to main content


Irizar ie busak Urteko Autobusa 2021 saria jaso du


Irizar e-mobilityk bi sarirekin hasi du urtea.  Asteazkenean 2021 Urteko Ibilgailu Industrial Ekologikoa Irizar ie truckak irabazi duela komunikatu genuen eta gaur harrotasunez jaso dugu sari hau: belaunaldi berriko eta 12 metroko Irizar ie busak Espainiako Urteko Autobusa 2021 saria jaso du. Hirugarren aldia da Editec taldeak (Viajeros eta Transporte 3 aldizkarien argitalpen-taldea) eta hiri-garraioko operadoreen ordezkaritza handi batek osatutako epaimahaiak Irizar e-mobilityren ibilgailuei sari hau ematen dietela. 2015ean, garai hartako i2e izenekoak jaso zuen sari hori, eta hiru urte geroago, 2018an, Irizar ie tramak jaso zuen. "Urtea bi sariak jasoz hasteak harrotasunez eta pozez betetzen gaitu", adierazi du Imanol Rego  Irizar e-mobilityko Zuzendari Nagusiak. "Errekonozimendu hau azken urteotan teknologiaren, berrikuntzaren eta mota guztietako aplikazioen iraunkortasunaren alde egin dugun apustuaren emaitza da” . Autobus modelo hau 2014tik dabil Europako hainbat hiritan: Madrilen, Londresen, Marseillan, Genovan eta Luxenburgon, besteak beste. Azken urteotako esperientziak eta datuek ibilgailu honen fidagarritasuna eta segurtasuna bermatzen dute. Irizar ie busari buruz Busworld 2019 azokaren harira, 12 metroko luzera duen Irizar ie busaren belaunaldi berria aurkeztu zen. Autobus %100 elektrikoa, zero igorpenekoa, hiri-mugikortasun irtenbide iraunkorra ematen duena hiriko garraio beharrei erantzuteko. Diseinu erakargarriaz gain, belaunaldi berri honek 10, 12, 15 eta 18 metroko autobusak eskaintzen ditu eta berrikuntza gehiago dakartza, baita bateria berriak ere. Espazioa optimizatu egin da, eta, horrenbestez, toki handiagoa dago bidaiarientzat eta modularitate handiagoa. Bateria eraginkorragoen belaunaldi berriak, balaztatze birsorkuntzarako sistema batekin konbinatuta, are gehiago murrizten du kontsumoa, eta gainera, autonomia handiagoa emango dio ibilgailuari. Irizar ie bus berriak karga moteleko bost puntu elkarreragingarri eskaintzen ditu, 2 konbo-mahuka baten bidez. Ibilgailuaren karga motela 3 ordutan egiten da. Pantografo bidezko karga bizkorra egiteko aukera ere badago. Karga potentzia 50 kW eta 600kW artekoa izan daiteke. Irizar ie bus belaunaldi berria 2 Klasean homologa liteke.