Skip to main content


Irizar ietruck % 100 elektrikoa kamioia Madrilen dabil


Irizar ietruck kamioi % 100 elektrikoaren bi unitate dabiltza Madrilen apirilaz geroztik, FCC Medio Ambiente enpresaren eskutik. Hondakinak biltzeko ibilgailu horiek erdialdean lan egiten dute: Tetuan, Chamberí, Fuencarral, El Pardo, Moncloa, Aravaca eta Latinan.

Ros Roca atzeko karga-biltzaileekin karrozatutako emisiorik gabeko % 100 elektrikoak diren kamioiak dira. 360kW-rainoko potentzia eta 340 kWh-rainoko energia ontziratua duen trakzio-sistema bat dute.

Ibilgailu seguru eta ergonomikoak, fokua iraunkortasunean jartzen dutenak eta,gainera, 370mm-ko sarbide-maila bakarra dutenak, merkatuko txikiena, ergonomia maximoa eta zirkulazio segurua bermatzen dituena.