Irizar Brasilek Lat. Bus 2024n, bere historiako autobus eraginkorrena aurkeztu du: errepideko bere autobus Irizar i6S Efficient modeloaren belaunaldi berri bat, eraginkorragoa, jasangarriagoa eta errentagarriagoa. Latinoamerikako merkatuan aurkeztutako modeloa bereziki garatu da lurralde hartako operazio baldintzetarako.

