Skip to main content


Irizar Persontrafik azokan


Beste behin ere, berrikuntzarako eta teknologiarako gaitasun handia duela erakusten ari da Irizar Taldea Goteborgeko bidaiarien garraioaren azokan.

B06:43 standean, Irizarren azken belaunaldiko hiru ibilgailu erakutsiko ditu Irizarrek: Interbusi entregatuko zaion Irizar i8 bat eta bi Irizar i6S Efficient, bat Mohlins Bussar-ena eta bestea Vänerbuss-ena. Horiek guztiak Suediako errepideetan ibiliko dira azokaren ostean.

Irizarrek, Lecab gure banatzailearekin batera, urte sendo eta arrakastatsua izan du Suedian. Urtean zehar, ibilgailuak entregatu ditu, bai turismorako bai eskualdeko garraiorako. Besteak beste, Jämtland-eko Connect Bus-entzat Irizar i6S sorta bat aipa daiteke,  bus eroso terminoari esanahi guztiz berria eman diotenak. Halaber, Scania xasisa duen lehen i3 elektrikoa egiten hasi gara, eta datorren urtearen hasieran Suediako errepideetan testatuko dugu.