Skip to main content


Irizar Portugalgo turismo sektoreko erreferentziazko marka bihurtu da


Guimaraes udalerriko hiri garraiorako 43 ibilgailuk, Lisboako metropoli eremurako hiriarteko 48 unitatek eta Madeira eskualderako 15 Irizar i6 unitatek, besteak beste, Irizar apustu seguru bihurtu dute Portugalgo merkatuan.   2021ean, Irizarrek 16 tonatik gorako ibilgailu berri guztiak hornitu ditu Guimaraes udalerriko hiri garraiorako, 26 Low Entry ibilgailu MAN txasisaren gainean, eta beste 17 ibilgailu % 100 elektrikoak, eta 2022an beste lau unitaterekin osatuko da eskaera. Horrela, Irizarrek eragiketa garrantzitsuak ixtea lortu du, tradizionalki sartzerik izan ez duen segmentuetan. Guimaraeseko hiri zerbitzuaren ustiapena Vale do Ave Taldeko Guimabus enpresak egiten du, eta azken urteotan jauzi kualitatibo handia eman du, hazkunde sendo eta seguruarekin. Gainera, Lisboako metropoli eremurako eragiketa bikoitza itxi da, hiriarteko 48 ibilgailurekin: 14 metro luzeko 23 Irizar i4H eta GNK teknologiadun eta MAN txasisaren gaineko 25 i4H unitate. Gasezko azken unitate horiek gelditzeko dei botoiak dituzte  Braille hizkuntzan, mota horretako ibilgailuetan lehen aldiz. Duela gutxi, gainera, Irizarrek hainbat eragiketa itxi ditu Flixbus eta Rede Expressos-entzat operatzen duten enpresentzat, eta mota horretako zerbitzuetarako markarik eskatuena da. Portugalgo hiriburutik 1.000 km ingurura ere, Irizar lider argia da Madeira eskualdeko turismo eta hiri arteko segmentuetan, uharteko enpresa handi guztietan baitago. 2021ean, are gehiago sendotu da merkatuan duen posizioa, Irizar i6 modeloko 15 ibilgailuko eragiketa bat itxi baitu hiriko zerbitzua ematen duen Horarios de Funchal enpresa publikoarentzat, uhartean turismo jarduera sustatzeko apustu irmoa eginez. Unitate horiek erronka handia izan dira, ibilgailuak uhartearen baldintza zorrotzetara eta proiektuaren eskakizun berezietara egokitu baitira. Gainera, MUPentzako jasogailua ere jarri zaie.  Zalantzarik gabe, Irizar erreferentziazko enpresa da uharteko turismoaren sektorean.   Aldaketa garaia Azken bi urte hauetan, Portugalek aurrerapauso bat eman du bere flota berritzeko, % 90ean Low floor ibilgailuentzat. Denbora horretan, lehiaketara atera dira herrialdeko hiri inguruko eta metropoliko eremu handietako zerbitzuak, baita hiri garrantzitsuenetako batzuetako hiri zerbitzuak ere, eta teknologia alternatiboen alde egin dute, hala nola GNK (Gas Natural Konprimitua) eta ibilgailu elektrikoak, besteak beste.