Irizar Taldeak Marokoko lantegiak inoiz izan duen autobus eskaera handienarekin hasi du urtea
Irizar izan da Alsa Albaidarako 200 autobus hornitzeko esleipenduna, Casablanca hiriko hiri garraiorako.
Scania K320 UB4X2 lb Euro6 txasisaren gaineko Irizar i3le modeloko autobusak hiriaren eta bidaiarien beharretarako pertsonalizatuta egongo dira, eta azken teknologia txertatuko dute segurtasunari, erosotasunari eta irisgarritasunari dagokionez. 12 metroko luzera eta 33 lagunentzako lekua duten autobusak dira, eta gurpil-aulkientzako arrapalak eta mugikortasun urriko pertsonentzako plaza espezifikoak izango dituzte. Casablancan ibiliko dira, eta 2020an zehar martxan jartzea aurreikusi dute.
Autobusak Irizar Marocen fabrikatuko dira, Shkirateko lantegian; izan ere, Irizar Maroc Taldeko produkzio-zentro gisa finkatu da Irizar Ormaiztegiko autobusen eta autokarren fabrikazioa osatzeko eta, horrela, Europako merkatu-nitxo jakin batzuen eskaerak asetzeko.
Irizar Marocek urtean 500 unitate ekoizteko gaitasuna du eta azken teknologiako ekoizpen-bitartekoak ditu, Europan fabrikatzen diren ibilgailuen kalitate- eta fidagarritasun-estandar berberak bermatzeko. Gaur egun Irizar i6, Irizar i6S eta Irizar i3le modeloak egiten ditu, eta autobusak esportatzen ditu Europara, Egiptora, Senegalera, Libiara eta Nigeriara.
Irizar marka erreferentzia bihurtu da autokarren edozein inbertsiotarako edo erosketatarako Marokon, errentagarritasunaren ikurra baita, bere diseinua, fidagarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna direla eta. Gaur egun merkatuko liderra da.
Datuak:
Lizitatzailea: CASV Transports, S. A.
Operadorea: Alsa Albaida
Esleipendunak: Scania Maroc, SA eta Irizar Maroc, SA
Unitate kopurua: 200 autobus
Autobus modeloa: Irizar i3 low entry, 33 toki
Txasisa: Scania K320 UB4X2 LB Euro6
Fabrikazioa: Irizar Maroc- Skhirat (Maroko