Skip to main content


Irizarrek Espainiako zero isurpeneko autobus elektrikoen bi kontraturik handienak lortu ditu


Irizar Taldeak arrakasta izaten jarraitzen du Europako merkatuetan. Amiens hiriko proiektu anbiziotsua martxan jarri eta gero, eta Europa iparraldean Alemaniako Dusseldorf eta Suitzako Schaffhaus hirietako kontratu berriak lortu dituelarik, Madrilen eta Gasteizen sinatu berri dituen akordioak gehitu behar dira orain.   Espainian gaur egun zero isurpeneko autobus elektrikoen proiekturik handienak dira.
  • Madrilgo EMTk konfiantza jarri du berriro Irizar e-mobilityn, eta, iaz bere flotara 15 autobus gehitu ondoren, orain kontratu bat sinatu du beste 20 autobus elektriko hornitzeko.
  • Gasteizi dagokionez, kontratuan zero isurpeneko 13 autobusen hornidura sartzen da, euren karga elektrikoko sistemekin eta mantentze lanekin, hiriko Bus Elektriko Adimendunaren proiektuaren barruan (BEA).
[icono-descarga]Prentsa oharra osorik jaitsi[/icono-descarga]