Skip to main content


Irizarrek gas natural likidotuzko (GNL) distantzia luzeko lehen autokarra egin du


Irizarrek gas natural likidotuzko (GNL) Irizar i4 lehen autokarra egin du, 1.000 kilometrorainoko autonomiarekin, hiriarteko erabilerarako edo ibilbide laburretarako. Aukera hori Irizarrek gaur egun eskaintzen dituen teknologia eta erregai iraunkorren gama zabalari gehitu zaio. Teknologia horrekin hornitutako lehen ibilgailua Irizar i4 modeloa da, II. klasekoa, autokar moldakor eta ezin hobea metropoli, aldiri, eskola-garraio eta enpresetarako edo diskrezionalki erabiltzeko. Kriogeniko (-162hC) motako bi tanke zilindriko ditu, autobusaren maletategi nagusian luzetara kokatuak; maletategia erabat estankoa da eta bidaiariekiko isolatua dago. 704 litroko gas-edukiera dute eta zama osoan 830 kg-ko pisua. R66.02 Erregelamendua betetzen du, eta erabilitako osagaiek eta instalazioak segurtasun-protokoloak betetzen dituzte (110 araudiaren arabera). Erregai ekologiko alternatiboa eta ekonomikoa denez eta teknologia heldu eta eskuragarria, Gas Naturala garrantzi handiko bektorea da energia trantsizioan. 1.000 km-ko autonomiaz gain, teknologia horren ingurumen onurek CO2 emisioak %25 murrizten dituzte, NOx emisioak %85 eta partikulenak %96, eta osasunari eragiten dioten airearen kalitaterako erreferentziazko emisioak zero inguruko mailetaraino murrizten dituzte. Dieselak baino errendimendu termiko handiagoa emateaz gain, zarata %50 murrizten da. Kostu operatiboari dagokionez (TCO), murrizketa %30era irits daitekeela kalkulatzen da, gas naturalaren eta dieselaren kostuaren arteko diferentzialaren arabera. Mantentze lanen kostua ohiko diesel ibilgailu baten kostuaren antzekoa da. Irizarren GNL ibilgailu gamak (biogas natural likidotua) Irizar i4, Irizar i6S eta i6 autobus modeloak hartzen ditu. Irailean Irizar i4 eskuragarri egongo da Scania NBG bastidore berriarekin ere, 9l Euro6E eta 340 zaldikoa. Eta 2022an teknologia hori Irizar i6 eta Irizar i6S modeloetara zabalduko da, distantzia ertain eta luzeko hiri inguruko zerbitzuetarako, 13 l eta 410 zaldiko NBG belaunaldiko txasis berriarekin, 12-15 metroko luzeran. Bi aukera ditu biogas-tankeen paketeak: tanke indibiduala edo bi tanke bereizi, autonomia eta maletategi gaitasun desberdinak eskaintzeko. GNC (Gas Natural Konprimitua) gasarekin alderatuta, GNL Gas Natural Likidatuak bolumen txikiagoa du (600 aldiz gutxiago), dentsitate energetikoa 1,4 aldiz handiagoa, eta sistema osoaren pisu txikiagoa. Garapen berri honekin, Irizarrek behar bakoitzera egokitzeko irtenbide teknologikoen eskaintza zabaltzen jarraitzen du: zero emisioko autobus elektrikoak, diesel autokarrak, biogasa, gas naturala, HVO, hibridoak, biodiesela eta B100. Aukera katalogo zabal bat, merkatu segmentu guztiak hartzen dituena, hiriko autobusak, hiri inguruko autokarrak eta ibilbide ertain eta luzekoak zerbitzu erregularretarako zein diskrezionaletarako, eta Premium. Horren guztiaren helburu estrategikoa garraio publiko kolektiboaren erabilera sustatzen jarraitzea eta gizarteak eta klima aldaketaren erronkek eskatzen dituzten jasangarritasun proiektu guztiak eraikitzea. Fabrikatutako Irizar i4aren ezaugarriak Irizar i4ak, L bertsioan, solairu laua eta korridore baxua ditu, irisgarritasun hobea izateko. 12,2 metroko luzera du, erdiko ate bikoitza, Masats fabrikatzailearen MUP integratuarekin, eta Scania 320 EB 4X2 E6D biogas GNL txasisaren gainean fabrikatu da, 9l eta 320 hp-ko motorizazioarekin. 49 toki ditu eserita, MUP 1 eta 13 bidaiari zutik, eta, kasu honetan, aldiriko zerbitzuak egingo ditu, maiz geldialdiak eginez. Halaber, helmugako kartelak, bideozaintzako CCTV sistema eta gasa kontrolatzeko pantaila digital bat ditu, gidariari gas sistemako gorabeherak egiaztatzeko eta segurtasun protokolo guztiak betetzeko aukera ematen diona.