Skip to main content


Irizarrek Irizar i6S Efficient aurkeztu du Autocar Expo Lyonen


Irizar Lyonen urriaren 12tik 15era egiten den Autocar Expo azokan izango da, 560 m2-ko stand batekin, Irizar i6S Efficient berria Frantziako merkatuan aurkezteko. 6.1 Halleko B27 standean Irizarrek azken belaunaldiko bi ibilgailu erakutsiko ditu: Irizar markako Irizar i6S Efficient berria, eta Irizar i4 GNC bat, Scania txasisaren gainekoa. Aurkezpenean, urriaren 12an, 11: 30ean, lehen aldiz erakutsi zaizkio Frantziako merkatuari bi ibilgailu horiek, arreta eraginkortasunean jartzen dutenak eta Irizar mugikortasun iraunkorraren sektorean erreferente bihurtuz. Pandemiaren bi urte zailen ondoren, Irizar mugikortasunaren etorkizuneko erronka berriei heltzeko helburu sendoarekin dator, betiere egungo garaiek eskatzen dizkiguten eraginkortasun eta jasangarritasun erronkei erantzuteko helburuarekin. Horren erakusgarri da merkatuan dauden teknologia guztiak barne hartzen dituen gure produktu sorta osoa. Zero emisioko autobus elektrikoak, diesel autokarrak, biogasa, gas naturala (GNC eta GNL), hibridoak eta biodiesela.   Irizar i6S Efficient, Irizarren historiako autokarrik eraginkorrena Irizar i6S autobus modeloaren belaunaldi berria aurkeztu du Irizarrek Lyonen, eraginkorragoa, iraunkorragoa eta errentagarriagoa. Irizar i6S berriarekin kontsumoak eta emisioak % 13raino murriztu dira, pisua 950kg-raino eta koefiziente aerodinamikoa % 30eraino. Horrela, azken belaunaldiko ibilgailu bihurtu da, operadoreei eraginkortasun handiena ematen diena, bidaiariei esperientziarik onena eskaintzeko diseinatua eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duena. Irizar i6S Efficient_Frontolateral