Irizarrek Irizar i6S Efficient aurkeztu du Euro Bus Expo azokan, azaroaren 1etik 3ra
Euro Bus Expo 2022ra doazenek gidaria eskuinaldean daraman lehen ie tram autobusa ikusteko aukera izango dute, Londresko Go Ahead konpainiak egindako eskaerari erantzunez jaso dituen karga azpiegiturako 20 autobusetako bat. A10 erakusmahaian, azken belaunaldiko lau ibilgailu jarri ditu erakusgai Irizarrek: Irizar i6S Efficient berria, Irizar i8 bat, Irizar i4 bat eta Irizar ie tram autobus elektrikoa. Irizarrek lehenengoz erakutsiko ditu eraginkortasunean oinarritutako ibilgailu horiek Erresuma Batuko merkatuan, eta horrek mugikortasun iraunkorraren sektorearen abangoardian kokatzen du marka. Irizar i6S Efficientek duela gutxi jaso zuen 2023ko autobus iraunkorraren saria, autokarren kategorian. Gainera, Erresuma Batuko merkatuak ibilgailu berri hori ezagutzeko aukera izan du, uda osoan egindako ikuskizun ibiltari bati esker. Operadore guztiak pozik agertu dira produktuak dituen hobekuntzekin, batez ere erregaian lor daitekeen murrizketarekin. Azoka amaitzen denean, ikusgai dagoen i6S Efficient ibilgailua erakusketarako autokar gisa erregistratuko da, operadoreek probatu ahal izan dezaten. Azokan ikusgai dagoen Irizar ie Tram autobusa Irizar e-mobilityk Londresko Go Ahead enpresari helaraziko dizkion 20 autobus eta dagozkien kargarako azpiegituretako bat da. Horren bidez, Londresko hegoaldeko 358. linea elektrifikatuko dute, Erresuma Batuko hiriburuan aukerako karga ultraazkarreko lehenengoa. Era berean, Irizarrek, bere erakusmahaian, zerbitzu publikoko ibilgailuen irisgarritasunari buruzko araudia (PSVAR) betetzen duen 71 eserlekuko lehen Irizar i4 arina eta ispilurik gabeko lehen Irizar i8 modeloa erakutsiko ditu, 14 metroko luzera eta 50 eserlekuko edukiera dituena azken hori, St Helenseko Ellisons Travelekin lankidetzan Premier Leagueko kirol garraiorako ibilgailu egokia bihurtzeko prest. Irizar i8 autobusak diseinuaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren konbinazioari eusten dio, gidariari, bide erakusleari eta bidaiariei aparteko erosotasuna eskaintzeaz gain. Merkatuko teknologiarik aurreratuena daukanez, Irizar i8 da kirolaren erraldoiek eta sektoreko izen handiek aukeratutako ibilgailua. Bi pandemia urte zailen ondoren, Irizar Birminghamera iritsi da, mugikortasunaren etorkizunak dituen erronka berriei aurre egiteko helburu argiarekin eta egungo garaiek eskatzen dizkiguten eraginkortasun eta iraunkortasun erronkei erantzuteko helmuga aldagaitza lortzeko asmoz.