Irizarrek lantegi komertziala inauguratu du Uruguain
Asperol Irizarren banatzaile ofiziala da Uruguain duela bi urtetik, eta Uruguai osorako ordezkaritza komertzialerako gune berria inauguratu du, Montevideo hiritik gertu. Inaugurazio ekitaldian herrialdeko bidaiarien errepideko garraioaren sektoreko pertsona garrantzitsuenak izan dira, baita Asperoleko lantalde osoa eta Irizar Brasileko ordezkariak ere. Uruguaiko merkatuan 25 urte arrakastatsu egin ondoren, Irizarrek herrialdean duen presentzia handitu du, bezeroekiko hurbiltasuna are gehiago indartuz eta Irizar Brasilek ematen duen zerbitzu sarea sendotuz. Zentro berriak 2.000 m²-ko azalera eta 20 profesionalez osatutako lantaldea ditu bezero uruguaitarren behar guztiei erantzuteko. Irizarren operazio zentro berriak, gainera, karrozeria guztien mantentze lanak leku berean egiteko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu, hala nola aire girotua ikuskatzea, garbitzea eta mantentzea; mekanika, txapa eta pintura eta ordezko pieza originalak eta osagarriak saltzea, besteak beste. Instalazio berri hauekin, Irizarrek Uruguaiko merkatuarekin duen konpromisoa berresten du Asperolen eskutik, eta herrialde honek Hego Amerikako merkatuan duen garrantzia nabarmendu du.