Irizarrek mugarri historikoa lortu du Irizar i6S Efficient Hidrogenoarekin
Irizar i6S Efficient Hidrogenozkoak 2.500 km egin ditu Ormaiztegi (Gipuzkoa) eta Briançon (Frantziako Alpeak) herrien artean 900 km-ko autonomia erakutsiz proban zehar.
Irizar i6S Efficient Hidrogenoak Ormaiztegi (Irizarren egoitza nagusia) eta Briançon (Frantziako Alpeetan) arteko joan-etorriko ibilbidea arrakastaz burutu du. Ibilbidearen distantzia 2.500 kilometrokoa izan da guztira, Pirinioetako eta Proventzako hainbat herri zeharkatu ditu Frantziako Alpeetara iritsi aurretik, eta 1.400 metrotik gorako desnibel positiboa gainditu du. Probaldi horrekin, Irizarrek hidrogenozko autobus batek Europan egindako distantziarik luzeena egitea lortu du, etorkizuneko mugikortasun iraunkorrean mugarri historikoa jarriz.
A-B-A ibilbide horretan, Irizar i6S Efficient Hidrogenozkoak hidrogenoa kargatzeko abiadura probatu du hainbat hornigailutan, eta 20 minutu baino gutxiagoan lortu da karga osoa. Erakustaldi horrekin, Irizar abangoardia teknologikoan kokatu da berriz ere mugikortasun adimentsu, konektatu, zero emisio eta multiteknologiko baten aldeko apustuan.
Ibilbidean zehar, Irizar i6S Efficient Hidrogenoa Alpes-Provenza-Kosta-Urdina Frantziako eskualdeko hainbat erakunderi aurkeztu zaie, eta teknologia berritzaile horrek eskaintzen dituen aukerekiko interes eta gogo handia sortu du. Ekimen hori urrats erabakigarria izan da hidrogenoaren potentziala erregai fosil tradizionalen alternatiba bideragarri eta jasangarri gisa erakusteko.
"Oso harro gaude lorpen honekin", adierazi du Javier Goikoetxea Irizarko Esportazio zuzendariak. "Mugarri honek, mugikortasun iraunkorrean aitzindari gisa dugun posizioa indartzeaz gain, Europa osoan teknologia garbiak integratzeko aukera berriak ere irekitzen ditu.
Irizar i6S Efficient Hidrogenoa
Irizar i6S Efficient Hidrogenoa, 2023an Busworld Nazioarteko Azokan aurkeztu zena, Europako lehen H2 zero emisioko autokarra da. Proiektu hau Irizarrek zero emisioko ibilgailu gama osoa eskaintzeko duen apustu irmoaren froga bat da, bai ibilbide laburretarako zein luzeetarako, eta etorkizuneko mugikortasun iraunkorrerako bidean mugarri bat ere bada.
Hidrogenozko autokarrak potentzia lortzen du erregai pilan egiten den elektrolisi prozesu baten bidez. Trakzioa 510 zaldiko motor elektriko batek ematen du, hiru abiadurako abiadura kaxa batez osatua. Azpimarratzekoa da ibilgailua osatzen duten osagai nagusiak Europako kolaboratzaileek garatu eta hornitzen dituztela. Irizar prest dago eredu berritzaile hori seriean ekoizteko, eta dagoeneko hainbat proiektutan lan egiten ari gara.
Ibilgailuak erakutsi dituen karga denbora txikiekin, gure bezeroek beren jardun operatibo optimoa eta malgua mantenduko dute, eta ohiko ibilbide eta ordutegiekin jarraitu ahal izango dute. Era berean, hidrogenozko Irizar ibilgailuek modu elektrikoan zirkulatzeko gaitasuna dute puntualki hala eskatzen duten une eta egoeretan. Gainera, aipagarria da autokarraren osagai nagusien iraunkortasun maila handia, bizitza baliagarria ahalik eta mantentze-lan gutxienekin luzatzeko diseinatuta baitaude.
Irizarrek etorkizun berdeago baterako bidea lideratzen jarraitzen du, berrikuntza eta jasangarritasuna eskutik joan daitezkeela erakutsiz, ingurumena errespetatzen duten garraio irtenbide eraginkor eta fidagarriak sortzeko.