Skip to main content


Kooperatiben Nazioarteko Eguna


Kooperatiben Nazioarteko Egun honetan, gure 135. urteurrena ospatzen ari gara Irizarren.

135 urtean zehar gure DNAn berrikuntza grabatu dugu, 1889an Jose Antonio Irizarrek zalgurdi dotoreak egiteari ekitea erabaki zuenetik eta ondoren autokarren karrozeriari bide eman zionetik.

1963an, Irizar anaiek enpresaren kudeaketaren partaide egin nahi izan zituzten Irizarko langileak. Kooperatiba bihurtzeak berrikuntzaren eta produktuaren garapenaren aldeko apustua egiten jarraitzea ahalbidetu zion.

Irizarren historiari buruz gehiago jakiteko egin klik hemen