Lankidetza hitzarmen berria Irizar eta Scania Deutschlanden artean
Irizarrek lankidetza hitzarmena sinatu du Scania Deutschlandekin Alemaniako merkatuari Irizar-Scania autokar sorta eskaintzeko. Lankidetza horren bidez, Irizarrek posizionamendu sendoagoa lortu nahi du hiriarteko autobusen eta autokarren sektoreetan, premium segmenturako produktu-sorta zabala jarriz haren eskura; produktu horien artean daude Irizar i8, Irizar i6S, i6 eta hiri arteko Irizar i4.
Irizar autobusak Scaniak Alemanian duen banaketa-sarearen bidez bakarrik merkaturatuko dira Alemanian. Sare horrek zerbitzu-zorro zabala du, 17 zentro tekniko espezializatu eta 150 tailer baino gehiagoko sare propioa, bai eta berriki sortutako autobus erabilien zentro bat ere. Ordezko piezak eskura izatea Belgikako Scania Parts Centerren eta Bremenen Irizar ordezko piezen stock bat mantentzeko bereziki sortutako biltegi baten bidez bermatuko da.
Rafael Sterling, Irizar Taldeko CEO berria: "Gure ahaleginak bideratzen ari gara etorkizun hurbilean gure posizionamendua Europan gero eta hobea izan dadin. Alemania beti izan da merkatu estrategikoa Irizarrentzat, eta ez dugu zalantzarik Irizar-Scania lankidetza horrek balio handia eskainiko diela Alemaniako bezeroei produktuei eta zerbitzuei dagokienez ".