Skip to main content


Neke detektagailua martxan da dagoeneko


Pesa, La Union, Autocares Moreno eta Bilman Bus dira Magic Eye izeneko gailua txertatu duten lehen bezeroak. 14-c Magic Eye laguntzarako sistema teknologiko aurreratua da, distraitzeko eta talka egiteko arriskuak minimizatzea ahalbidetzen duena; horretarako, ikusmen artifizialeko teknologien bitartez egoerak detektatu eta aurreikusi egiten dira, gidatzea fidagarriagoa izan dadin. Sistemak honakoak detektatzen ditu: oinezkoak, bizikletak, motozikletak; mugimenduan nahiz aparkatuta dauden ibilgailuak eta oztopoak; trafiko seinaleak, segurtasun distantziaren kalkulua; nahi gabeko errei aldaketak; abiadura mugagatiko abisua eta, garrantzitsuena: gidariaren nekea eta distrakzioa detektatu eta jakinaraztea. 14-b Gidariaren neke eta distrakzioagatiko detekzioa eta jakinarazpena elementurik bereizleena da beste produktu konbentzional batzuen aldean. Kontua da begi kliskatzeak eta buruaren nahiz begien mugimenduak ikuskatzea, gidariaren erreakzio arriskutsuak eragin litzaketen ekintza ohiz kanpokoak detektatzeko helburuz. Halakoetan, gidariari abisu emateko alarmak aktibatzen dira. Sistemaren osagaiak honako hauek dira: kamera bat, prozesagailu bat eta ohartarazle bat, entzunezkoa edo ikusizkoa izan daitekeena, edo biak aldi berean. Gaur egun alertarako beste gailu selektiboago batzuk lantzen ari dira, esaterako, eserlekuaren bibrazioa, alerta ematen denean bidaiariak ez aztoratzeko. Oso erraz instalatzen da eta bezeroaren beharren arabera pertsonalizatzeko aukera ematen du, akaberei eta ikusmen bidezko abisuei dagokienez, autokarraren aginte mahaian edo flotak kudeatzeko plataforman ezin hobeto integratzeko. Gainera, argi urriz ere badabil, gidariari traba egin barik, argiztapen infragorria erabiliz. Hala, argitasun arazoak saihesten dira eta, gainera, gidariak edozelako leiar nahiz betaurrekoak erabiltzen dituenean ere sistema martxan egotea ahalbidetzen du. Era berean, abantaila lehiakor handia dauka gidaria bakarrik ohartaraztera mugatzen diren beste produktu konbentzional batzuen aldean. Irudiak grabatzeko eta alertak nahiz gorabeherak erregistratzeko zerbitzuak eskaintzen ditu; baita informazioa web plataforma baten bidez unitate zentral batera helarazteko aukera ere, ondoren ondorioak ateratzeko eta jasotako informazio guztia kudeatzeko, egindako arau hausteak detektatu, ibilbide seguruagoak planifikatu eta gidatzeko ohiturak optimizatze aldera. Heriotza istripuak eragiten dituzten arrazoien %20 nekea eta bolante gainean loak hartzea dira, IFVren arabera (iturria: eSafety Forumen datuak). Horrek industri ibilgailuei eragiten die batez ere, gidariek ordu asko ematen baitute egunero errepidean. Hala, Magic Eye gailua flotak kudeatzeko diseinatutako soluzio osoa dugu, erregaia aurrezteko ez ezik distraitzeko eta talka egiteko arriskuak minimizatzeko ere balio duena, gidaritza seguruago, eraginkorrago eta fidagarriago baten mesedetan.