Skip to main content


Osasun sektoreak Irizarrengan jarri du konfiantza berriro


Danimarkako Syddanmark eskualdeak 14m-ko Irizar i8 bat erosi du eta bereziki diseinatuta dago Danimarkako hainbat herritan odola emateko zerbitzua eskaintzeko. Malgutasunari eta gure bezeroen beharretara egokitzeko eta pertsonalizatzeko gaitasun handiari esker, Blodbussen autokarra sortu ahal izan dugu. Ibilgailua Odense-ko ospitale publikoan egongo da aparkatuta gauetan, eta Danimarka hegoaldeko hainbat herritara joango da egunez, inguru horretan odola ematea bultzatzeko eta errazteko. Autokar hori hainbat gelatan banatuta dago: itxaroteko eta medikuarekin elkarrizketa egiteko gunea, odola emateko gunea, sukaldea eta osasun langileentzako gune pribatua. Atzealdean, osasun lantaldearentzako lau eserleku daude, eta jasogailu bat, ibilgailura materiala sartzea errazten duena. Emaileen erosotasunerako kalitate goreneko ohatilak instalatu ditugu, posizioa modu elektrikoan doitzeko aukerarekin, baita donazioak egiteko beharrezko ekipamendu mota guztiak ere. Gainera, lau hanka hidrauliko jarri dira autokarra orekatzeko eta, horrela, osasun langileentzako lan baldintza ezin hobeak bermatzen dira. Egunero erabiltzeko, autobusa ospitaleko sare elektrikora edo udal sarera konektatuta egongo da, baina, segurtasun handiagoa izateko, ibilgailuak sorgailu bat izango du. Sorgailu hori sareak huts eginez gero edo konexiorik ez badago erabiliko da, osasun langileek normaltasunez lanean jarrai dezaten. Gainera, ibilgailua ezin hobeto egokitzen da une bakoitzeko beharretara, eta hiru lan modu ahalbidetzen ditu: -Donation mode: bilgailua sare elektrikora konektatuta dago eta sistema guztiak daude eskuragarri. Edozein arazo izanez gero sorgailua jarriko litzateke martxan. - Driving mode: Ibilgailuak bere ohiko sistema estandarra erabiltzen du. - Night mode: Ibilgailua sare elektrikora konektatuta dago, baina funtzioak murriztuta. Irizar i8 honen entregarekin, Danimarkak ibilgailu mota honen eskaerarekin bat egiten du osasun sektorerako. Suedian, adibidez, bi ibilgailu anbulantzia ari dira lanean, mota guztietako azpiegitura medikoak dituztenak, pazienteak ospitalera eraman ahal izateko.