Skip to main content


Solutrans azokan Irizar ie truck zero emisio kamioiaren belaunaldi berria aurkeztu du Irizarrek


Solutrans azokan Irizar ie truck zero emisio kamioiaren belaunaldi berria aurkeztu du Irizarrek

Irizar ie trucken bertsio berri hori Solutranseko nazioarteko azokan aurkeztuko da, Lyonen, eta hirien eta hiri-inguruneen beharrei erantzuteko diseinatu da bereziki.

5. halleko 14. standean, Irizar ie trucken belaunaldi berri honen hiru ardatzeko txasisdun bertsioa erakutsiko du Irizarrek, diseinu erabat berritua duena, arindua, teknikoki eguneratua azken lege eskakizunak (ADAS eta GSR2) betetzeko, eta hiri inguruneetako aplikazio guztietan etekin handiagoa ateratzeko optimizatua. Era berean, 2 ardatzeko beste unitate karrozatu bat, hozkailuak banatzeko kutxa batekin, Chereau markaren standean jarriko da ikusgai, karrozeria mota horien Europako merkatuan erreferentzia den ekoizlea; eta hirugarren unitate bat azokako eremuaren kanpoaldean egongo da eskuragarri gidatzeko probak egin nahi dituzten bisitarientzat. Azken horrek hondakinak biltzeko karrozeria du atzeko kargarekin eta % 100 elektrikoa da.