Skip to main content


"Spanish Investment in the UK" saria jaso du Irizarrek UK-Spain Business Awards sarien lehen edizioan


Britainia Handiko enbaxadak, Britainia Handiko Merkataritza Ganberak eta Banco Santanderrek Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza harreman onak saritu dituzte, enbaxadore britainiarra presente egon den gala batean. UK-Spain Business sariek bi herrialdeen arteko merkataritza garapena bultzatu duten konpainiak saritu dituzte. Guztira, hamabost sari banatu dituzte, zortzi kategoriatan. Irizar "Spanish Investment in the UK" kategorian saritu dute, Erresuma Batuko merkatuan egindako apustuagatik. Sariak banatzeko ekitaldia Madrilgo La Bolsa jauregian egin dute, eta bertan izan dira Erresuma Batuak Espainian duen enbaxadorea eta Erresuma Batuak Europan duen Merkataritzarako ordezkaria. Irizarrez gain, bi herrialdeen arteko merkataritza sendotzen lagundu duten beste enpresa batzuk ere sarituak izan dira, Grupo Sagardi, GSK eta Consentino, besteak beste.