Irizar i4, moldakortasunaren indarra
Metropoli bokazioa
Efizientziarik handienaren bila
Irizar i4 metropoli bokazioa duen ibilgailua da, hurbilean ibiltzeko, eskola edo enpresa garraioan. Bertsio honen egituraren birdiseinuarekin, material arinagoak sartuta eta, ondorioz, pisu gutxiagorekin, eta aurrealde aerodinamikoagoa izanik, Irizar i4aren bertsio honek erregai asko aurreztu dezake.
Moldakorra eta irisgarria
Ibilgailuaren bertsio desberdinek (H, M, L) irisgarritasunari erreparatzen diote. Ateek, aukera desberdinetan, orri bakar edo bikoitzekoak, jasogailuak instalatzeko aukera ematen dute, mugikortasun urritua duten pertsonak errazago sar daitezen. Zorua, laua edo beheratua, eta korridore garbiek moldakortasunaren ideia azpimarratzen dute:
Bidaiarien segurtasuna da gure lehentasun nagusia
Irizar ibilgailuentzat ezinbestekoa da errepideko arazoak saihestea. Irizar markako modelo guztiek segurtasun pasiboko araudia betetzen dute, eta segurtasun aktiboko sistema modernoenak dituzte egonkortasuna bermatzeko eta aurreikusi gabeko egoeretan arriskuak minimizatzeko.