Skip to main content

Irizar i6S, Irizarren historiako autokarrik efizienteena

%13ko murrizketak kontsumoetan eta emisioetan, 950 kg-ko murrizketak pisuan eta %30eko hobekuntza koefiziente aerodinamikoan.

Koefiziente aerodinamikoa %30 hobetzen du

Errendimendu aerodinamiko bikaina edukitzea da autokar belaunaldi berri honen gakoa. Ibilgailuaren aurrealdearen zati bat eta sabaia aldatu egin dira. Gainera, Irizar i6S Efficient-ek atzerako ispiluen ordez ikusmen digitaleko kamerak jartzeko aukera eskaintzen du, edozein baldintza meteorologikotan angelu handiko ikuspegia emateko helburuarekin.

Pisua 950 kg murriztera iritsi da

Beste erronka nagusietako bat pisua murriztea izan da. Erresistentzia handiko altzairuak eta material konposatu arinagoak erabili dira, material estruktural tradizionalak ordezkatzen dituztenak.

Bidaiaren esperientziaren erosotasun handiena

Berrikuntza horiei esker, bidaiarientzako espazioa handitu egin da, ergonomia eta erosotasuna hobetuz. Gainera, zarata eta bibrazioak gutxienekora murriztu dira. Era berean, gidariaren postua berriz diseinatu da, erosoagoa eta ergonomikoagoa izateko eta ikuseremu zabalagoa eskaintzeko. Hispacold-en klimatizagailuen gama esklusibo berria trinkoagoa, arinagoa eta efizienteagoa da.

Horrekin guztiarekin, Irizar berrian bidaiatzeko esperientzia erosotasun mailarik gorenera igo da.

Bidaiarien segurtasuna da gure lehentasun nagusia

Irizar ibilgailuentzat ezinbestekoa da errepideko arazoak saihestea. Irizar markako modelo guztiek segurtasun pasiboko araudia betetzen dute, eta segurtasun aktiboko sistema modernoenak dituzte egonkortasuna bermatzeko eta aurreikusi gabeko egoeretan arriskuak minimizatzeko.

Aurkitu zure saltokia eta zerbitzu puntua


Beste modeloak